Jon Merinok zilarrezko domina cricketen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 27a

Azaroaren 9 eta 10ean, Urnietako "Oianume" sagardotegian "cricket" modalitateko Gipuzkoako Dardo Txapelketa burutu zen eta master mailan Jon Merino herritarrak zilarrezko domina eskuratu zuen.

Jonek finalean Orioko J. Unanueren aurka galdu zuen. Hala ere, "oso gustora nago lortutako emaitzarekin eta emandako mailarekin," zioen jokalari gazteak

Datorren urteko irailean Las Vegasen ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko du eta prestaketa moduan positibotzat jotzen du lortutako emaitza.