Lasarte-Oriako lehen ziklokros proba igandean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 27a

Ziklokroseko zaletuek hitzordua dute igandean goizeko 9:30etik aurrera Atsobakar parkean, Lasarte-Oriako I. Ziklokrosa-Ramon Unanue oroimenez.

Buruntzazpi txirrindularitza eskolak antolatu du proba eta arduradunek azaldu digutenez, “Euskal Herriko federazioak Lasarte-Oriako pista zirkuituan era egonkorrean egotea nahi du”.

Hiru maila

Era honetara, 130 bat gazte hiru proba desberdinetan ikusteko aukera izango da.

Lehenak, 9:30ean alebin eta infantil mailako gaztetxoak izango dira. “Hauek ez dira ofizialki lehiatuko , baina bira bat emango diote ibilbideari”.

Jarraian, kadeteen txanda izango da eta 11:00etan berriz, jubenilak. Bi maila hauetako gazteek 45 minutu eta bira bateko lehiaketa egingo dute.

Unanue gogoan

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako lagunek duela aste batzuk zendu zen Ramon Unanue, entretzailearen ohorez antolatu du proba, “haren omenaldi gisakoa izango da”. 

Mendi duatloia

Bestalde, igande goizean bertan, Zubietako mendi duatloia ere izango da.

Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituko azken proba goizeko 11:00etan hasiko da.

Partehartzaileek mendi lasterketako bi eremu, lehena 4,2 km eta bigarrena 2,21 km.-takoa egin beharko dituzte. Hauen tartean, mendi bizikletan 8,9 km.-tako ibilbidea dute.