Goizeko 9ak inguru jakin dute bi presoen senideek albistea Saioa Orotegik, Inaren ilobak, azaldu moduan. "Oraindik ziurra ez zen gaur aterako zirela eta konfirmatu arte itxoiteko eskatu digute". Lana dela eta lagun askorentzat ezustekoa izan dela aipatu du Saioak baina hala ere, ahal izan dutenak senideekin batera abitu dira Zaragoza aldera.
Oso pozik azaldu dira albistearekin baina baita urduri ere "kontutan izan behar dugu 27 eta 26 urte eman dituztela espetxean eta gizarteratzea prozesu luzea izan daiteke". Ina Orotegiren kasuan 22 urte inguru eman zituen Herrera de La Manchan, ondoren bi urte Galiziako A Lama -n eta azken urteak Zaragozako Zueran. Honetatik atera da arratsaldeko bostak inguruan. Beranduago atera da Niko Francisco Herrera de la Manchatik biak Lasarte-Oriara bidean dira.
Parot Doktrinaren inguruko erabakia hartu zenetik guztira 50 preso geratu dira aske.