Danok Kide elkarteak, aurten ere, jaiotzen lehiaketa antolatu du. Dagoeneko 21 urte dira lehiaketa antolatzen duela eta parte hartzeko oinarriak aurkeztu ditu. Betebeharren artean, jaiotzak gehienez, 80x60 zm-ko neurriak izan behar ditu eta, batez ere, ez da onartuko hondo sendorik ez duen lanik. Aurreko urteetako lehiaketetara aurkeztutako proiekturik ere ez da hartuko. Jaiotzarekin gutun-azal batean egileen izenak sartu eta azalean parte-hartzaile edota taldearen adina idatzita eman behar da. Sariak 6-9 urte artekoentzat, lehenengoarentzat 60 euro eta bigarrenarentzat 40 euro. 10-13 urte artekoentzat, 70 eta 50 euroko sariak daude; 14-17 urte artekoentzat, 90 eta 60 eurokoak eta azkenik, helduentzat 120 eta 90 euroko sariak prestatu dira. Jaiotzak aurkezteko egunak abenduaren 20 eta 21a izango dira. Danok Kide elkartearen egoitzan Blas de Lezo kaleko 11 zenbakian utzi beharko dira 17:00etatik 19:00etara. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak Gabonetan San Pedro elizan izango dira herritarrentzat ikusgai eta irabazleak Muebles Azpeitian. Abenduaren 29an saribanaketa egingo da.