Bihar, azaroak 26, 18:30ean Villa Mirentxun Euskal Herriko Gutun Sozialaren aurkezpena egingo da Lasarte-Orian. Maiatzetik Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalak Euskal Herriko Gutun Sozialaren eraketa prozesua martxan jarri zuten. Prozesuaren nondik norakoak azaltzeko antolatu da bilera irekia eta herriko eragile sozial zein herritar guztiei animatzen zaie parte hartzera.