Elkarretaratzea gaur, emakumeen indarkeriaren aurkako egunean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 25a

Lasarte-Oriako Udalak, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta adierazpen instituzionala onartu du. Era berean, gaur arratsaldean, Okendo plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.

Adierazpen instituzionala

Adierazpen instituzionalean sexu-erasoak eta, batez ere, neska gazteek jasaten dituzten erasoak gaitzesten ditu Udalak. “Eraso horietako asko hain daude normalizatuta eta hain dira egunerokoak, neska gazteek nekez antzeman ditzakete”, azaltzen da adierazpenean. Horregatik, “emakumeenganako indarkeria errotik desagerrarazteko lanak, lehenik eta behin, agerian utzi behar ditu indarkeria mota horiek, desberdintasuna eta sexu-indarkeria sustatzen dituzten mezu sexistak antzemanez” dio testuak. Era berean, “beharrezkoa da, erasoak prebenitzeko erabiltzen diren estrategietan, beldurraren bitartez euren segurtasunaren erantzule izatea saihesten duten mezuak helaraztea neska gazteei” adierazten da. Eta hezkuntza afektibo-sexuala ere aipatzen da, “beharrezkoa da eurekin berariaz hitz egitea, eraso mota oro prebeni-tzeko izan behar duten papera azpimarratuz, eta adieraztea euren jarrera sexisten eta euren testuinguruaren gaineko eran-tzukizuna izan behar dutela”.

Konpromezua
Hau guztiagatik, Udalak bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso, parte-hartzaile eta koordinatua garatzeko konpromisoa hartu du, “arreta berezia jarriz neska gazteek eta nerabeek jasaten duten indarkerian”. Horretarako, ekimenak abiaraziko ditu, emakumeak, batez ere emakume gazteak, zaurgarritasunari aurre egiteko eta jabekuntza sustatzeko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko. Aldi berean, jarrera sexistak prebenitzeko eta eguneroko mikro eraso sexisten kontrako jarrera aktiboa eta irmoa har-tzeko lan egingo du.

Ekintzek aurrera
Era berean, Emakumeen zentroak antolatutako egitarauak aurrear darrai. Larunbatean, ipuin-kontalaria izan zen Manuel Lekuonan eta gaur elkarretaratzea izango da Okendo plazan.