Lasarte-Oriako I. Pintxo Lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 25a

Hiru egunetan zehar, azaroaren 29 eta 30 eta abenduaren 1ean, Lasarte-Oriako hamabi tabernetan txapelketa berezia izango da, Pintxo lehiaketa. "Aterpea" Merkataen elkarteak eta Udalak elkarlanean, herriko ostalaritza bultzatzeko ekimena da. Herritarrak izango dira epaileak eta 100 eurotako bi bono zozketatuko da parte-hartzaileen artean. Taberana irabazleak, "Aterpea" elkarteko urteko kuota izango du sari.

Aterpea Merkatarien elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, Keler-en laguntzaz antolatutako lehiaketa da asteburuan gure herrian egingo dena. “Aterpeak ostalaritza bul-tzatu eta merkataritzara hurbildu nahi zuen. Horregatik, lehiaketa bat egitea pentsatu genuen,” azaldu digu Jenni Garcia, Aterpeako lehendakariak. Gauzak honela, herriko tabernei proposamena egin eta bilera bat antolatu zela aipatu du. “Taberna batzuk gerturatu ziren” aipatu du.Azkenean hamabi taberna izango dira lehia berezi honetan. “Ez genuen taberna kopuru handia izatea nahi, ibilbide moduko bat egin nahi baikenuen. Gainera, jendeak pintxo guztiak bozkatu behar ditu”. Arkupe, Avenida, Buene-txea, Galiza, Garakari, Ilargi, Insausti, Iñaki, Lasarte, Trumoi, Txampa eta Viña del Mar tabernak dira parte hartuko dutenak. “Gehienak erdialdean daude, baina hiru Zumaburu aldean dira”.

Herritarrak epaile
Pintxo txapelketa honetan, beraz, herritarrak izango dira epaile. Aterpeako lehendakariak azaldu duenez, puntuaketa txartelak eskuragarri izango dira txapelketan parte hartzen duten tabernetan. “Txarteletan pintxoen argazkia eta izena egongo dira. Era berean, plano bat egongo da herritarrek parte hartzen duten tabernen kokalekua jakin dezaten”.

“Pintxo-pote berezi bat izango da, lehiaketa ibilbide modura baitago planteatua. Taberna guztietan eskaintza bera izango da, pintxoa gehi Keler garagardoa, 2 eurotan,” azpimarratu du.
Era honetara, epaile lanak egin nahi duten herritarrek tabernaz taberna joan behar dute, bertako zigilua lortu, pintxoa dastatu eta puntuaketa eman, 1etik 10era. Zigilu guztiak izan eta pintxoak bozkatu dituzunean, datu pertsonalak jarri eta txapelketan parte hartzen duen edozein tabernatan utzi eskuorria. “Ez da beharrezkoa pertsona batek guztiak egitea, biren edo hiruren artean egin daitezke,” adierazi du.

Sariak
Pintxo irabazlea aukeratzeko txartel guztietako puntuaketa izango da kontuan. Taberna irabazleari “Aterpea” Merkatarien elkarteko urte osoko kuota ordainduko zaio. Bestalde, epaimahai lanak egin dituzten herritarrentzat ere saria izango da, “parte hartzen duten pertsonen artean “Aterpea” dendetan erabiltzeko 100 eurotako 2 txeke zozketatuko dira”. 

Giroa
Hau guztiaz gain, Amalur trikiti eta pandero eskolako lagunak girotzen izango dira. “Herrian giro ederra egotea espero dugu”. Horregatik, Aterpeak herritarrak animatu nahi ditu, pintxo lehiaketa honetan parte hartzera.