Egur handia jasoagatik, Beltzakeko kadeteek partida handia osatu zuten Atzo Michelinen Getxo ahalguztidunaren aurka. Nahiz eta gorpuzkera handikoak izan eta Beltzakekoek baino kilo dezente gehiago eduki euren lerroetan, herritarrek beren estiloari eutsi zioten. Defentsan sendo aritu ziren lasarteoriatarrak, baina arerioa gehiago denean txalotu besterik ezin izaten da egin. Getxo gaur-gaurkoz talde garaiezina da eta irabazi dituen neurketa ia guztiak 50 puntu baino gehiago eginda erdietsi ditu.
Beltzaki 28 baino ezin izan zizkion egin, azken emaitza 0-28 izan zen. Gustura egoteko motiboak bazituzten hortaz.
Lehen zatian Getxoko mutilek asko sufritu zuten herrikoen defentsan arrakalaren bat sortzeko eta Beltzakek arerioaren zelaian aukeraren bat edo beste ere sortu zuen. Getxoztarrak pixkanaka urduritzen hasiak ziren euren lanak fruiturik ematen ez zuelako, eta horren erakusgarri da kapitaina kanporatua izan zela. Hala ere, esandakoa, pixkanaka euren jokoa egitea lortu eta bizkaitarrak jaun eta jabe izan ziren Michelinen.
Dena den, norgehiagoka ikustera hurbildu ziren zaleek aho-zapore gozoarekin gelditu ziren, Beltzak-eko mutilen lan eskerga ikusita.
Gertakariak: Larritasuna nagusitu zen Getxoko mutil batek kolpe izugarria hartuta zelaia utzi behar izan zuenean. DYAko osalariek berehala artatu zuten mutila berdegunean bertan.
Hasierako hamabostekoa:
Julen Fernandino, Asier Irigoien, Danel Gorostiaga, Ivan Olmos, Oihan Corchero, Julen Borlle, Unai Linazasoro, Xabier Rekondo, Unai Elustondo, Xabat Amilibia, Beñat Urresti, Rapha Yeregi, Pablo Díez, Andoni Amonarriz eta David Vega.
Aldaketak egin ostean jokatu dutenak :
Unai Cabanzon, Ibai Mitxelena, Xabi Prieto, Julen Aristorena Beñat Arroyo eta Iker Rodriguez.