Buruntzazpi Amorebietan garaile

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 20a

Buruntzazpi txirrindulari eskolako gazteek ez dute atsedenik hartzen. Ziklokros denboraldian buru belarri ari dira lehian eta berea fruituak lortu ditu. Xuban Errazkinek sasoi onean dagoela erakutsi zuen eta igandean Amorebietan Bazpiko mutilek talde garaipena eskuratu zuten.

Lehengo asteburuan bi proba izan zituzten Buruntz Azpi eskolako gazteek, Amezaga eta Amorebieta.

Larunbatean Araban izan ziren, Amezagako proban. Bazpi eskolako kideek aipatu digutenez, “ibilbide gogorra” izan zen, lokatza eta elurrari aurre egin behar izan zioten txirrindulariek.

Hala ere, Xuban Errazkinek jubenil mailako hirugarren postua eskuratu zuen. Xuban ederki ibili zen lehen postuetan “baina azken itzulian kamara gurpiletik atera zaio eta hirugarren geratu da,” aipatu digute eskolako lagunek.

Kadete mailan, berriz, Iñigo Altunak bakarrik bukatu zuen proba. Saiatu arren ez du egun ona izan. Lasterketa bukatu eta gustora geratu da,” aipatu dute.

Amorebietan garaile

Bestalde, igandean, Amorebietan lokatza, euria eta hotza izan zuten Bazpiko txirrindulariek. Baina horrek ez zituen kokildu eta jubenil mailan taldeka probako irabazle izan zen Buruntzazpi txirrindulari eskola

Xuban Errazkinek asteburu ederra egin zuen eta proba honetan ere hirugarren postua eskuratu zuen. Jon Ander Unanue 6. postuan izan zen eta Luis Sobejano eta Harkaitz Murillo lehen hogeien artean izan ziren.

Kadete mailan ere, Iñigo Altuna fin ibili zen eta 5. postuan amaitu zuen lasterketa.