Tamalez eguraldi txarra iragarria dagoenez, Musika eskolak ez du kalejirarik egingo. Horren ordez, 18:30ean hasita, 15 minutuko emanaldiaz gozatzeko aukera izango da Manuel Lekuona Kultur-etxeko aretoan.
Ostean, musikari gazteek merienda gozoa izango dute.
Era berean, Musika Eskolako arduradunek gogorarazten dute, Santa Zezilia egunean, ostiralean ez dela klaserik izango.