Sentimenduak ipuinetan barrena!

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 18a

Amaraun klubaren barruan, ipuin-kontalari saio berezi bat izango da hurrengo ostegunean, azaroaren 21ean.   Izan ere, haien sentimenduak ere landuko baitituzte haurrek. 3-4 urteko haurrei, 2010 eta 2009 urteetan jaiotakoei  hian zuzen ere zuzendutako saioa izango da, 18:00etatik 19:00ak bitarte, Amaraun ludotekan egingo dena. Honetan, Satortxoren abenturekin primeran pasako dute haurrek. Istorioa kontatzeaz gain, asmakizunak, errepikapenak, begiradak… baliabide izango dira haurrek haserrearen sentimendua barneratzeko. Saio honetan parte hartu edo informazioa eskuratu nahiez gero, 943 371 448 telefonora deitu edo aisia@ttakun.com helbidera mezuz bidaltzea besterik ez dute interesatuek.