Azaroaren 22an, Musikarien zaindariaren eguna da, Santa Zezilia eguna. Egun seinalatu hori ospatzeko, bihar 18:15etik aurrera Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek kalejira egingo dute. Bi geldiune izango dira bata Manuel Lekuona kultur-etxean eta bestea Okendo plazan. Era berean, Udal Musika eskolako zuzendaritzak gogora-tzen du, Santa Zezilia egunean, azaroaren 22an, ostirala musika eskola itxia egongo dela.