Kabareta Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 15a

Sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroko interpretazio taldeak "El cabaret de Madame" antzezlana eskaini zuen ostiral ilunabarrean Manuel Lekuonako auditorio nagusian. Ia goraino bete zen, eta ikusleetako gehien gehienak emakumezkoak izan ziren. Antzerkia ikustera hurbildu zirenek barre algara ederrak egin zituzten, gehienbat umorezkoa izan baitzen, halere, hausnarketarako beta ematen zuten mezuak ere tartekatu zituzten.

Emakumeen zentro zibikoko 12 lagunen artean osaturiko talde amateurrak azken hilabeteetan beraiek sorturiko “kabareta” interpretatu zuten ostiral Ilunabarrean Manuel Lekuona kultur-etxeko auditorio nagusian. 

Bertan Mademe bat, magoak, mexikarrak, arabiarrak, errusiarrak... denetarik ikusteko aukera izan zuten gonbidapen bidez antzerkirako sarrera lortu zutenek.
Artistak banan bana oholtzaratu ziren. Amateurrak izateko, patxada ederra erakutsi zuten, euren testua ondo ikasita eta inprobisaziorako beta utziz jardun ziren guztiak.
Euren burua aurkeztu ostean, banan bana oholtzaratu ziren antzerkiko protagonistak. 
Behin Madameak bere neskak ondo lerrokatuta zituela, bakoitzaren beldur, zalantza eta gabeziak agertu zituzten, umore onean betiere, dramarik gabe. 
Horrek ordea, ez zien dantzan eginez eta gorputza mugituz ongi pasatzea oztopatu. Askotan norberaren buruari jarritako beldurrak blokeatuta, gauza berriak probatzeari ezetz esaten diogu eta esperientzia berriei ateak ixtea izaten da lehen erreakzioa. Behin atea zabalduta, mundu oso bat agertzen zaigu aurrean.

Azaroaen 25ari begira
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da azaroaren 25. Egun hori iritsi bitartean, bideoforuma, ipuin kontakizuna eta herri afaria prestatu dituzte.

EGITARAUA

Azaroak 19 ostirala,      19:30etan
Bideo Foruma: Blue Valentine,
Kultur etxeko hitzaldi aretoan  
Azaroak 22 ostirala, 21:30etan,
Udalerriko pertsona guztiei irekitako herri afaria.
Araeta jatetxean. 
Prezioa: 22 euro
Azaroak 23 larunbata, 11:00etan
Haurrentzako ipuin kontalaria, Bizarrurdinak. Maite Franco kontalaria.
Kultur Etxeko haurren liburutegian
Azaroak 25 astelehena, 19:00etan
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.
Elkarretaratzea Okendon.
Abenduak 14 larunbata, 10:00-14:00 / 15:30-19:30
Emakume gazteei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra 16-30 urte bitarteko gazteentzat.
Dinamizatzailea: Emagin elkartea. 
Gaztelekuan, gehienez 20 pertsonarentzat.