Larunbatean, LOKEko Asier Sagasti judokak Iruñean XX. San Fermin nazioarteko torneoan parte hartu zuen. Senior mailan sortu berri den Espainiako Koparako baliogarri zen proba honetan 90 kilo azpiko mailan Sagastik bosgarren postua eskuratu zuen.
Gorka Aristegi LOKEko entrenatzaileak aipatu duenez, Sagastik bere lehen borroka galdu zuen Giorgio Nadriradze valentziarraren aurka. Bigarren aukeran aldiz, ez zuen hutsik egin. Ancin eta Monreal nafarrak garaitu zituen eta hirugarren posturako borrokan egotea lortu zuen. Tamalez, honetan Manero valentziarraren aurka galdu zuen eta Sagasti ezin izan zen lehiaketako podiumean egon.
Hala ere, LOKEko entrenatzailea pozik agertu da lortutako emaitzarekin, “pozik gaude denboraldia hasteko”.
Kadeteak Vigon
Bestalde, urriaren 12 eta 13an Fermin Balda eta Oscar Garrido kadeteek Espainiako kopako Vigoko txapelketan parte hartu zuten.
Fermin Baldak 9. postua lortu zuen. Gorka Aristegik azaldu digunez, lehiaketa nagusian lehengo borroka galdu zuen eta bigarren aukeran, berriz, borroka bat irabazi eta bestean kaleratua izan zen.
Oscar Garridok ez zuen zorte onik izan. Lehen borroka aleman baten aurka izan zuen eta ezin izan zuen garaitu. Bigarren aukeran ere lehengoan etxera bidali zuten.
Aste honetan, LOKEko judokak Asturias aldera egingo dute bidaia, bertan Aviles hiria nazioarteko tornean parte hartuko dute.