Datozen bi hilabeteetan "Blas de Lezo atzealdeko kalea itxita egongo da Mitxelingo aparkalekuaren filtrazioak ekiditeko eta aparkalekuen berrantolaketarako bertan egingo diren eraberritze lanak direla eta" horrela eman du ezagutzera udalak aspalditik egiteke zituen lanak hasi dituela. Herritarren eskaera izan dira konponketa hauek denbora luzez kale honetako aparkalekuen arazoa salatu ondoren. Udalak konponketa hauek egingo zituela agindu zuen hala ere, atzerapenarekin izan bada ere, atzerapen hau onartu du udalak, dagoeneko konponbidea martxan dela azpimarratu nahi izan du. Konponketa hauek egiteko 193.800 euroko aurrekontua dago.
Gauzatuko den proiektuak honakoak hartzen ditu kontutan: alde batetik oinezkoak babesteko beharrezko neurria duten espaloiak diseinatu dira, bai Mitxelin aldean aparkalekuetako sarrerak nahiz etxebizitzen aldean orain dela gutxi eraiki diren igogailuen inguruak kontutan hartuta. Bestetik, euri urak jasotzeko sare berria egingo da aparkalekuen sarreretako espaloi berriekin ura barrura ez sartzeko. Argiteria berria jarriko da inguru honetan ere, orain artekoa kendu eta kontsumo baxuagoko LED teknologia dutenak jarriz.
Udalak jakitera eman duenez, obra guztia beste 12 enpresen artean lehiaketa publiko bidez esleitu zaion Morga S.L enpresak egingo du. Hauekin bizilagunek espero dute orain arteko arazoak konpontzea eta pozik azaldu dira lanen hasierarekin "obra guztiak dira deserosoak bizilagunentzat baina kasu honetan oso beharrezkoak ziren eta bukatzean askoz hobeto egongo da ingurua. Espero konponketa ona egitea" azaltzen zigun bizilagun batek.
http://txintxarri.info/albisteak/udaletxea-egoera-ekonomiko-onean-278B6C3/