Hildakoak omentzeko eta haietaz gogoratzeko eguna da Santu Guztien eguna. Urteko gainontzeko egunetan baino dotoreago izaten da hilerria egun hauetan, hildakoek senitartekoen bisita gehiago jasotzen dituzte eta jende ugari ibiltzen da bertan. Hildakoak oroitzeko loreak jartzeko ohitura ez da galdu eta herritar asko ibili da hilobiak garbitu, txukundu eta lore-sortak jartzen. Askok paseatuz egiten dute hilerrirainoko bidea, Zabaleta auzoan barrena. Hilerrian krabelinak, gladioloak, astronomiak, margaritak eta arrosez janzten dira gehienbat lore-saltzaileek edierazi dutenaren arabera.
Izan ere, haientzat urteko egunik garrantzitsuenetakoa izaten da. Aste osoan zehar gogor egiten dute lan egun handirako prestaketak egiten eta Santu Guztien egunean bertan Okendo Plazan eta hilerriko atean ere jarri dituzte postuak. Espero baino gehiago saldu dutela azpimarratu digute, pozik ziren saltzaileak.
Europan, kristau tradizioko herrialde askotan da jaiegun ofiziala gaurkoa, besteak beste Hego Euskal Herrian.
Hilerriaren erabilera murriztu da: http://txintxarri.info/albisteak/hilerriaren-erabilera-murriztu-da-9531/?utm_source=dlvr.it&utm_medium=facebook