PSE-EEko bozeramaileak Jesus Zaballosek gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, “elkarbizitza plan honetan alderdi guztiak eta teknikoak ere ari ginen lanean”. Tamalez Bilduk jarrera partziala izatea salatu du eta hainbat adibide eskaini ditu.
Esate baterako, PSE-EEk herrian dauden euskal presoen kartelak kentzeko edo Froilan Elesperen bulegoa zenaren lehioan dagoen presoen aldeko kartela lekuz aldatzea eskatu du eta Zaballosek azaldu duenez, oraindik ez da erabakirik hartu.
Bestalde, alderdi guztiek adostutako Memoriaren eguna ez errespetatzea ere aipatu du. “2011ean ez zuen Udal Gobernuak ezer egin. PSE-EEk lore eskaintza egin zuen Gotzon Huegunen “Geroaren memoria” eskulturan. Iaz denboraz, eskara ofiziala egin genuen. Alkateak ezer egingo ez zela aipatu zigun. Beraz, PSE-EEk beste alderdiak deitu eta elkartuz ekitaldia egin genuen”.
Honetaz gain, Lasarte-Oriako alkatea Pablo Barrio, gaixo dauden batzordean sartu izana ere aipatu du. Zaballosek jakin arazi duenez, urriaren 16an, Eusko Jaurlaritzan izan zen Giza Eskubideen batzordean gaixo dauden preso horiek etxera ekartzeko eskatuz.
Honela, alderdi sozialistari alkateak biktimei begira ezer ez egitea eta presoen aldeko ekintzetan parte hartzea min egiten diola jakin arazi du.
Era honetara, PSE-EEren ustez, elkarbizitza plaza pantomina bat da eta Bildua garbitzeko besterik balio ez duena. “Ez dute jarrera aldatu, aurrekoari eusten diote” adierazi du eta horregatik, alderdi sozialistak alkateari eskutitz bidez jakin arazi dio plana utziko duela.
Hau guztiaz gain, gaur egun bizi den bake prozesu egoeran alderdi guztiek pausoak eman behar dituztela azpimarratu du. Horregatik, Bilduk pauso horiek ematen baditu, kartelak kendu edo azaroaren 10ean, Memoriaren egunean ekitaldirik antolatzen badu planarekin berriro bat egitea aztertuko luketela onartu du.