Ostadar Beltzak Gure-Etxea taldeak Euskal Ligako denboraldiari hasiera eman zion Zarautzen igandean. Bera-Beraren aurka jokatu zuen lehen partida eta 3-25 galdu zuen.
Lehen zatian partida parekatua zirudien arren, 8. minutuan arerioak baloia atean sartu eta aurretik jarri zen markagailuan. Beltzak taldeeko mutilek gogotsu erantzun eta berdinketa lortu zuten Xabat Amilibiaren tantoarekin. Tamalez, azken minutuetan beste entsegu bat lortu zuen Bera-Berak eta 3-8 joan zen atsedenaldira.
Bigarren zatian, berriz, Beltzak Ostadar-eko kadeteek ezin izan zuten askorik egin. Ostadarreko arduradunek azaldu digutenez, arerioak ederki jokatu zuen errugbian, touch-arekin lan ona egin zuen eta meleetan baloia kentzen zioten Beltzak Ostadar Gure-Etxea taldeari.
Aste honetan kadeteek Gernikaren aurka jokatuko dute eta lan ona egitea espero dute.
Infantil taldeak
Larunbatean, berriz, Hernaniko Landare zelaian Beltzak Ostadar taldeko infantilen txanda izan zen.
Eskolarteko taldeak Hernaniren aurka irabazi zuen. Mikel Zumeta eta Antton Larrañagak zuzentzen duten Beltzak Zarautz taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen partida osoan zehar eta 0-ra mantendu zuen bere atea. Nahiz eta Hernani behin eta berriro saiatu, Beltzak Ostadar-eko mutilen defentsa lanari esker, ez zuen marra gainditzea lortu.
Infantil federatuen taldeak bestalde, defentsa lana hobetzeko erabili zuen partida. Izan ere, Hernani egonkorra izan baitzen bere erasoetan eta erraz gailendu zen.