Civicos garaile Donostiako 5,5 km proban

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 23a

Lasarte-Oriako korrikalariak asteburu honetan izango den Lasarte-Oria Bai! krosa prestatzeko azken probak izan zituzten asteburu honetan.

Igandean, Donostian izan ziren 5,5 km eta 15 km probatan hainbat herritar izan ziren. 5,5 km. lasterketan Nieves Civicos herritara izan zen garaile. 15 km. proban, berriz, Raul Gomez herritarren artean azkarrena izan zen 20. postuan helmugara iristean. Ederki ibili ziren ere Andoni Illarramendi 27. postuan, Jose Luis Delgado 28. postuan eta Raul Tejado 30. postuan.

Mendiko kirol proba liga

Bestalde, Endika Gartzia Gorbeia suzien mendi lasterketan izan zen. Endikak 6. postuan amaitu zuen eta sasoi onean dagoela erakutsi zuen.

Honetaz gain, Endika Gartzia Kirol Probak-ek antolatzen duen Mendiko II. Ligako irabazlea izan da.

Mendiko II. Kirol Probak Liga urriaren 12an amaitu zen Anbotoko kilometro bertikala probarekin. Hala ere, proba hau ospatu baino lehen, Endikak garaipena zuen eskuan. II Urnietako mendi lasterketan, Tuga Arratzu Urdaibai lasterketan, III. Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketan eta Zegama Aizkorri Mendi Maratoian lortutako puntuaketari esker, 392,56 puntu, Liga honetako lehenengo postua lortu du.