Irakaskuntza greba Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urriaren 24a

LOMCE legearen aurka protesta egiteko lanuztea deitu dute Estatu, zein Euskal Autonomia Erkidegoko eragileek. Gaur hainbat mobilizazioak egingo dira honen aurka agertzeko eta Lasarte-Usurbil Institutuko gazteak Donostian egingo den manifestazioan izango dira.

Gaur Esatu osoan zehar, Wert Legearen, unibertsitate tasen igoeraren eta beketan egindako murrizketen aurka egingo du gaur irakaskuntza arloak. Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat mobilizazio egingo dira eta Lasarte-Oria eta Usurbilgo batxilergoko ikasleak bertan izango dira.

Lasarte-Usurbil Institutuko ikasketa buruak azaldu digunez, ikasleak ez datoz bat guztiz eskaerekin Euskal Autonomia Erkidegoko egoera bestelakoa delako, baina Donostiako mobilizazioetan parte hartuko dute.

Era honetara, asko izan dira 9:30ak aldera institutua utzi eta Donostirako autobusa hartu duten ikasleak.

Bestalde, Sasoeta-Zumaburu ikastetxean, Landaberri ikastolan eta Landaberri BHI-n  ez dute grabarik egin. 

Hala ere, Landaberriko irakasleek elkarretaratze aegin dute Euskotren ondoan eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxean LOMCE-ren aurkako pankartak jarri dituzte.