Suhiltzaileek komunikabideei adierazi dietenez, Zumaburu kaleko 5. portalean sortu da goizeko 9:30ak aldera. Badirudi sukaldatzen ari zela mutila deskuidatu eta zartagina sutan utzi duela. Etxebizitza guztia dago kaltetuta, pasilloa, gela guztiak... Hala ere, suhiltzaileek adierazitakoaren arabera, larria baino, oso bisuala izan da sutea.
Gainontzeko etxebizitzek ez dute aparteko kalterik sufritu. Baina badaezpada ere, atera egin dituzte portaleko bizilagunak euren etxebizitzetatik.
Suhiltzaileak iritsi direnerako, Ganbo kalera sugar handiak ateratzen ziren. Baina suhiltzaileek batez ere Zumaburu kaleko portaletik itzali nahi izan dute sua, jatorritik. Ganbo kaletik euste lanak egin dituzte sua goiko pisuetara zabal ez zedin.
Ohiko ekipoa bertaratu da Donostiako Suhiltzaileen parketik, bederatzi kidez osatuta.
Larri zauritu den pertsonarik ez badago ere, tamalez, txakur txiki bat izan da sutearen biktima bakarra.
Bost solairuko bloke bat da eta sutea aipatutako etxebizitzako sukaldean sortu da.
9,41ean sutea kontrolatuta zegoen eta lanak 11.30ean amaitu dira
Eraikina hustu egin da, hirugarren solairuan zegoen 88 urteko emakume bat izan ezik. Suhiltzaile bat bertaratu da laguntza ematera.
Su hartu duen etxebizitzan kalte nabarmenak daude, baita eskaileran ere, kasu honetan kea dela eta.
Suhiltzaileek emandako informazioaren arabera 8 pertsona atenditu dituzte kea dela eta, hauen artean Lasarteko bi Udaltzain.
Su hartu duen etxebizitzaren jabearen zakurra hil egin da gertakariaren ondorioz.
SUTEAREN ARGAZKI GALERIA: http://txintxarri.info/galeria/556/
*OHARRA: Argazki gehiago jaso ahala argazki galeria osatuko dugu. Argazkirik baduzue elkarbanatu gurekin sare sozialen bidez edo bidali txintxarri@txintxarri.info helbidera mesedez. Eskerrik asko.