Lasarte-Oriako kultura departamentuak jakinarazi du Okendo Zinema Taldearekin elkarlanean osatzen duten “Zine Forum” saioetako kartelera, igandeetan proiektatzeko ekimenari hasiera emango ziotela.
Hori dela eta, Lasarte Orian zinea sustatzeko helburua dutenez, azarotik aurrera Manuel Lekuona Kulturetxean, ingandetako haur zine saioa eta gero, helduen zine saioa izango dela jakinarazi dute. Horretarako, Kultura departamendutik adierazi dutenez, “bi igandetik behin izaten den Okendo Zinema Taldeak proposaturiko pelikulen emanaldiaz gain, hilabetean bitan ere helduentzako zine nobedadeak ekartzeko aukera izango dugu, betiere zine banatzaileek ezartzen dituzten epeak errespetatuz”.
Emanaldien ordutegiak orain artekoak mantenduko dira printzipioz, ostegunetakoa 21:30etan eta igandetakoa 19:30etan. Udan kaleko zineak izandako harrera onak kultura saileko arduradunak bultzatu ditu erabakia hartzera. Izan ere, herriko zine zaletu helduak asko dira, baina askotan ezin izaten zuten herrian nahibeste pelikula ikusi. Arazo horri irtenbidea bilatu asmoz jaio zen Okendo Zinema taldea eta orain Udalak bere proposamena indartuta, herriko zinefiloek badute Manuel Lekuonan zer ikusi.
Azaroak 3
Epic, el mundo secreto - Haur zinea
Ahora me ves - Helduen zinea
Azaroak 7
Amour - Zine Forum
Azaroak 10
Zipi-Zape y el club de las canicas - Haur zinea
Amour - Heduen zinea
Azaroak 17
Aviones -
Haurren zinea
MUD -Helduen zinea
Azaroak 21
Paris-Texas - Zine Forum
Azaroak 24
Zafara -
Haurren zinea
Paris-Texas - Helduen zinea
Behibis´en Bueltaka
Bueltaka antzerkia eskaini behar zuen Behibi´s konpainiako kideek larunbat arratsaldean Manuel Lekuonako auditorio nagusian, baina bertan behara geratu zen azkenean.
Kultura sailak gaur erabakiko du zer egin antzerkiarekin, otsailerarteko haur antzerki guztiak printzipioz itxita baitituzte.