Oztarango errotondan lanak astelehenetik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 15a

Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, Oztarango errotonda inguruan hodi biltzailearen ubideratzea egingo da.

Lan hau astelehenean hasi eta hilabeteko epean burutuko da. Ondorioz, bertako trafikoak aldaketak jasango ditu hurrengo asteetan, Txartel aurreko errepide zatia bi norabidekoa bihurtuko da eta semaforo bidez zuzendua egongo da.

Udaletik barkamena eskatu nahi izan dute sor daitezkeen eragozpenengatik.