Errazkin garaile Arbulon

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 14a

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako gazteak ziklokros denboraldi paregabea egiten ari dira. Larunbatean, Xuban Errazkin juniorra Arbuloko ziklokros txapelketan irabazle izan zen. Kadete mailan berriz, Iñigo Altunak bosgarren amaitu zuen proba.

Xuban Errazkin lasterketa “hasieratik lehen postuetan izan zen eta azken itzulian lehenengo jarri zen” azaldu digu Bazpiko Iñaki Altuna prestatzaileak. 

Era horretara, Errazkinek 34 segundoko errenta atera zion bigarren sailkatuari
Errazkinez gain, Iñigo Altuna kadeteak ere lehen postuetan egotea lortu zuen. Lasterketan bigarren postuan joan zela aipatu digu Altunak, “baina zinta batean heldua geratu zen eta postu batzuk galdu zituen.” Laugarren postua ere eskura izan zuen baina Jon Ander Musituk helmuga bertan aurreratu zuen.

Bestalde, junior mailan Jon Ander Unanuek bederatzigarren postuan iritsi zen helmugara eta Luis Sobejano, Arkaitz Murillo eta Imanol Martinez ere lasterketa “ohore handiz” bukatu zuten.

Igandean, berriz, Xuban Errazkin eta Iñigo Altuna Elorrion izan zire lehian. Baina ibilbidean zen lokatza zailtasun handia izan zen txirrindularientzat.