Fermin Balda judoka bosgarren Hondarribian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 14a

Lehengo larunbatean, Espainiako Super Kopako jardunaldia izan zen Hondarribian. Honetan LOKEko Fermin Balda eta Oscar Garridok parte hartu zuten, 73 kilo azpiko mailan.

Ferrmin Baldak bosgarren postuan amaitu zuen lehia. Finalaurrekoetaraino borroka guztiak irabazi zituen gazteak, baina Pablo Castelao asturiarraren aurka galdu zuen finalen egoteko aukera. Hirugarren postuaren lehian ere Dimas Leiros galegoaren aurka huts egin zuen.

Oscar Garridok berriz, bi borroka irabazi zituen eta final zortzirenetan galdu zuen Extremadurako Antonio Mazaren aurka. Ez zuen bigarren aukerarik izan.

Juniorrak Amurriora

Bestalde, asteburu honetan, LOKEko Josu Olmos, Ion Arroyo, Mario Garrido eta Abayuba Gutierrez juniorrak Amurriora doaz Espainiako kopako jardunaldian lehiatzera.