Abizenak euskalduntzen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 12a

Buruntzaldeko sei udalek elkarrekin abian jarri dute berriro ere, Apelliduak abizendu kanpaina. 18 urte betetzen dituzten gazteei eskutitz bat bidaliko die Udalak ekimen honi buruz gehiago jakiteko.

Apelliduak abizendu kanpainaren helburua euskarazko abizenak euskarazko grafiarekin idaztea da. Hau da, gazteek euskal abizena badute, euskarazko grafiarekin zuzen idatzia ez badago eta zuzentzeko gogoa badute, orain dute aukera erraza.

Baina gazteek ez ezik, gainontzeko herritarrek ere haien abizena euskal grafiara aldatu dezaketela gogoratzen du Lasarte-Oriako Euskara batzordeak.

Honela, etxera iritsiko den eskutitzan azaltzen den moduan ezkondu gabeen kasuan, errolda, jaiotagiri literala eta NAN fotokopia bake epaitegira, Asteasuain kalea 1, behea eraman behar dituzte; ezkondutakoen kasuan, berriz, agiri horiek guztiak eta famili liburua. Bake epaitegiko langileek egingo dute aldaketa.

Argibideren bat beharrez gero, Bake Epaitegira, 943 371 629 edo Udaleko Euskarako Zerbitzura, 943 376 184 dei dezakete interesatuak.