Larunbateko partida hasi baino lehen, bi taldeek minutuko ixilunea egin zuten, Beltzak-eko bi jokalarien aita ostegunean zendu zen eta.
Partida hasieratik Beltzak-eko mutilek haien nagusitasuna erakutsi zuten. 5 minutuan lehenengoz marra igaro zute eta jaurtiketa ere ate barruan sartu zen. 10. minutuan Danel Gorostiagak eta 15. minutuan Andoni Amonarrizek tantoa egin zuten eta Xalbat-ek ez zuen huts egin atera jaurtitzen.
Irun-Baztan taldekoek 25 mionutu behar izan zituzten lehen entsegua egiteko eta gutxira 21-12koa ere egin zuten.
Baina Beltzak-eko mutilek bultzederki bultzatu zituzten arerioak. 5 metrotako lerroan egindako mele batean, Pablo Diezek baloia eskuratu eta entsegu marra gainditu zuen. Jarrain Xalbatek berriro ere baloia atean sartu zuen. Era honetara, atsedenaldian 33-12-ko markagailua zegoen.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Andoni Amonarrizek entsegua lortu eta Xalbatek ez zuen jaurtiketan huts egin, 40-12. Nahiz eta Irun Baztan taldeko mutilek 7 tanto lortu, Andoni Amonarriz eta Xalbatek erantzun ederra eskaini zuten Beltzak-i ere 7 puntu emanaz. Ibai Mitxelenak eta Iñigo Rodríguez-Navasek ere garaipenean bere harritxoa jarri zuten bi entsegurekin. Irun Baztaneko lagunek hainbat puntu lortu zituzten partida amaitu baino lehen. Azkenik, Beltzak taldeko kadeteek 57-33 irabazi zuten .
Beltzak taldeko kideek azaldu digutenez, Pablo Diezek txartel horia ikusi zuen partidan, hainbat falta egiteagatik eta aldi bateko kanporatzea izan zuen.
Aste honetan kadete taldeakLogroñora egingo dute bidaia. Bertan La Rioja Rugby Club-aren aurka jokatuko dute.
Infantilak eta eskola
Bestalde, Beltzak Ostadar Jalai infantil taldeek Ordizia eta Bera Bera izan zituzten aurrez aurre Zarautzen. hiru partida hauetan ere, minutuko ixilunea eginz en. Infantil federatuak Ordizia garaitu zuten, eskolarteko bi taldeek berriz, Bera Bera-ren aurka galdu zuten.
Igandean, eskolako txikiek Hernaniko Landare zelaian topaketa izan zuten.