Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak eremuko langile eta langabeentzat ikastaroak antolatzen ditu. Eusko Jaurlaritzako Hobetuz programak lagundutako etengabeko prestakuntza ikastaroak dira, mekanika, administrazio eta ofimatikakoak, batez ere. Kurtsoak 30 eta 140 ordu artekoak dira eta arratsaldez eskaintzen dira. Saioak astean hiru edo lau egunetan izaten dira. Informazioa eskuratu edo izena eman nahi duten herritarrek La Salle Berrozpe-ko 943 590 557 zenbakira deitu behar dute.