Ohiko batzarra asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 11

Lasarte-Oriako Udalak asteartean, azaroaren 12an, ohiko Udalbatzarra egingo du. Batzarrak sustapen ekonomikoa eta enplegu alorrean eskualdeko mailako protokolo orokorreko lankidetzaren jarraipena aztertu beharko du. Alkatetzak, berriz, Sozioekonomiaren Dinamizazioa Batzorde informatiboaren lehendakaritza eraginkorraren delegazioaren berri emango du. Bestalde, Udalaren jabetzako garajeen eskaintza prozedurako eta errentamenduko erregimenean emateko baldintzak aldatzea aztertuko da. Hiru mozio ere eztabaidatuko dira. Euskadiko Guraso Bananduen Federakuntzaren “Por una ley vasca de corresponsabilidad parental”, alderdi sozialistak udaleko lan egutegiari buruz aurkeztutako mozioa eta Bildu eta EAJk batera  25/02 eta 26/11 sumarioei dagokien eskaera defendatuko dute.
Azkenik, galdera eta erreguen txanda izango dute alderdiek, baita Batzarrera hurbiltzen diren herritarrek ere.