Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun sailarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berri bat emango du. Arrisku handiko elikagaiak erabiltzeko balioko du eta ostalaritzako sektoreari zuzendua da, Osasun Sailak eska-tzen duen autokontrolaren inguruko edukiak baitu. Ikastaroa azaroaren 19an, asteartean izango da Osasun Zentroko bigarren solairuan dagoen erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etik 13:30era bitartekoa izango da. Prezioa pertsonako 45 eurotakoa da; langabetuentzat berriz, 35 euro (erregimen orokorrean dauden pertsonek hobariak izan ditzakete). Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943 361 605 edo Elkolab, S.COOP. 943 533 303 telefonoetara.