192 herritarrek egin dituzte Behobiatik Donostiarako 20 kilometroak

jon-altuna-egitegi 2013ko azaroaren 10a

Erraz esaten da, ia 200 lasarteoriatar ausartek egin diete aurre eurite eta haizeteei Behobia-Donostia lasterketan. 192 horietatik 22 izan dira emakumezkoak.

Denborarik onena  Mari Carmen Olasok egin du, kronoa 1:34:27an geldituz. Olatz Arozenak gertu izan du 1:40ko langa jaisteko aukera, baina azkenean 1:40:38 egin du. Gizonezkoetan berriz, onena Raul Gomez Margallo izan da, 1:09:50eko denbora puskarekin. Haren atzetik Jose Luis Delgado (1:10:30), Raul Tejado (1:11:32) eta David Martin (1:12:44). Helmugarako bi kilometro falta zirela 30 urteko neska nafar gazte batek bihotzekoa izan du eta Gros inguruan hil egin da. Huraxe izan zen festa eguna garraztu zuen eguneko berri txarra. Behobiako antolakuntzak irteera ordua 30 minutu aurreratu du aurten, beraz, inoiz baino goizago atera dute talde-argazkia Euskotrenen parean. Hemugako argazki batzuk txintxarri.info-n dituzue. 

BEHOBIA-DONOSTIAKO ARGAZKI GALERIA: http://txintxarri.info/galeria/561/