Ez ohiko Udalbatzarreko gai nagusia 2014 urteko ordenantza fiskalal izan dira. Baina aurretik beste bi gai jorratu dituzte alderdiek eta oroigarri berezi bat ere izan da. Udalbatzar honetan ez dira Vanessa Velez PPko zinegotzia eta PSE-EEko Nerea Artamendi egon.
Lasarte-Oriako Gobernuak Carlos Garcia PSE-EEko zinegotzi ohiaren senide eta alderdi kideei dolumina adierazi zien.
Bestalde, 2013 urteko kredituen dosierraren aldaketa jakin arazi eta proposamen berria onartu zen.
Aldaketak
Jarraian, ordenantza fiskalei alderdi desberdinek egindako hogeita bi emendakin aztertu dituzte. Eztabaida handia izan da hainbat puntuetan, baina azkenean Bilduk aurkeztutako zazpi eskaera atera dira aurrera, batzuk alkatearen kalitatezko bozkari esker.
Era honetara, konposta egiten duten herritarrek %20-ko hobaria izango dute.
Bestalde Estitxu Alkortak Ogasuneko arduradunak aurreratu zuenez, udal instalazioak erabiltzeko prezio publiko bateratuak ezarri ziren zirriborroan.
Baina Udalbatzarrera aurkeztu eta alkatearen kalitatezko bozkari esker, onartutako emendakinaren arabera, elkarteek Udal instalakuntzak eta ekipamendua erabiltzeko salbuespen eta hobariak izango dituzte, bai aretoetan egindako ekintzetan, baita kanpoan antolatzen diren ekitaldietan ere.
Horretaz gain, zirriborroan agertzen ziren, hainbat salbuespen ere aldatu dira. Bildu, LOHP eta Marisa Zubiri zinegotzi ez adskribatuaren bozkek eta alkatearen kalitatezko bozkak ahal bideratu dituzte hauek.
Batetik nahiz eta sarrera ezarri, herriko taldeek udal instalazioak erabilpen publikorako eskatzen badituzte, ez dute alokairurik ordaindu beharko.
Gainera, herriz kanpoko erakundeek ere salbuetsia izango dute alokairua, beti ere, sarrerarik ez balego. Sarrera ordaintzen badute, %50-eko hobaria izango lukete.
Lexiko aldaketa batzuk ere onartu dira, hala nola, departamentu bakoitzeko prezioak jarri beharrean, ekintza burutzen den lekuarena jartzea.
Eta eztabaida horien guztien ostean, ordenantza fiskalen txostena onartu da, Bildu, LOHP eta Marisa Zubiri zinegotzi ez adskribatuaren bozkei esker.
Era honetara, hirugarren urtez KPIaren %1,2 baino ez dira igoko udal zerga eta tasak. IBI-aren kasuan ez da aldaketarik izango.
Alkateak ordenantza hauek aurerra eramateko alderdi eta teknikari guztien lana aipatu du eta orain aurrekontuak lehen bait lehen aurkezteko lanean daudela azpimarratu du.
Irakurketa
Batzarra amaitu baino lehen, alderdiek haien irakurketa egiteko aukera ere izan dute.
Bildu pozik agertu da ordenantza fiskal hauetan eman den aldaketarekin, ordenantza batzuk errotik aldatu baitira. Batzarrean aurkeztutako emendakinen onarpenak aipatu eta Gizarte Zerbitzuen alorrean lorutako salbuespen eta hobariak ere azpimarratu dituzte.
Izan ere, gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiek udal zerga eta tasak ordaintzetik salbuetsiak egon ahal izango baitira, edo hobaria izango baitute %25, %50 edo %75. Familia hauen egoera aztertu eta baloratzeko Eusko Jaurlaritzako taulak kontuan izango dira.
EAJk, berriz, bere bozka aldaketa azaldu du. Nahiz eta oinarrian KPIaren igoeran, IBIaren mantentzearekin... ados egon, Udalbatzarrean onartutako emandakinek bost hilabeteetako lan eta proiektuaren arima aldatu dutela azpimarratu du alderdi jeltzaleak.
Azkenik, PSE-EEk Udal Gobernuaren koherentzia falta salatu du, "aurrekoa urteetan herritar guztien onerako zen ordenantza bati uko egin zitzaion eta orain konposta egiten duten gutxiei %20-ko hobaria egingo zaie".
Era berean, herritar guztien berdintasuna eskatu du alderdi sozialistak, "ez da normala gazte batek ikastaroa ordua 8 eurotara ordaintzea eta Manuel Lekuona, berriz, 27 euro izatea".
Langabeei %10-eko hobaria kentzea ere salatu du eta hobariak dituzten pertsonek zeinbait baldintza izatearen aurka agertu da.
Hau guztiaz gain, Udalbatzar horretan gertatutakoa larria iruditzen zaiola adierazi du Jesusu Zaballosek. Izan ere, sozialisten aburuz, Gobernu taldeak Ogasuneko batzorde buruak eta teknikariek egindako zirriborroa hankaz gora jarri baitute. Estitxu Alkortari bere lekuan egongo balitz dimisioa eskatuko lukeela jakin arazi dio Zaballosek.
Era berean, gobernuaren kudeaketa falta salatu eta batzarrean gertatutakoa Bildu, EAJ eta LOHP hitzarmena uretan hondoratzen ari delaren seinalea dela azpimarratu du..