Herritarren Foroa ostegunean, urtarrilaren 12an, bilduko da

Txintxarri 2006ko urt. 9a, 01:00
Ekonomia eta garraioa izango dituzte hizpide. Besteak beste, honako esparru hauek jorratuko dituzte: herriko ekonomia, lana eta langabezia, trafikoa, garraio publikoa, oinezkoentzako eta bizikletan ibiltzeko gunea.
Herritarren Foroa Tokiko Agenda 21 eratzeko egiten ari dira, eta Udal ordezkariek heritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hirugarren Foroa kulturetxeko hitzaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.