Martin Moreno Osasuna, Kontsumo, Merkataritza eta Ingurugiro Departamenduko buruak Erakusleihoen Lehiaketako partaideak agurtu eta aurkeztutako lanen kalitatea azpimarratu ondoren, Mertxe Alzuguren Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoko arduradunak epaimahaiaren akta irakurri zuen, irabazleak iragarriz.
Jose Luis Gomez de Cadiñanak –Telefonikako ordezkaria– Jaime Laita Irudi Komertzialeko irakasleak eta Mertxe Alzuguren berak osatutako epaimahaiak erakusleiho onenaren saria Inquietud moda dendari ematea erabaki zuten. Iñaki Mujika alkateordeak banatu zien saria Esther Garma eta Thais Manterola ama-alabari.
Beste hiru sari
Kutxak banatzen duen saria,, originaltasuna aintzat hartzen duena, Fontaneria Biyonarentzat izan zen, eta Pili Labat dendako jabeak jaso zuen Itziar Irazustaren Kutxako ordezkariaren eskutik.
Iberdrolak banatzen duen saria, argiztapen onenarena, Poxpolin dendarentzat izan zen, eta Maria Jesus Iraolak jaso zuen. Regina Nuñez Iberdrolako ordezkariak eman zion saria.
Azkenik, Telefonikak banatzen duen web orrialde onenaren saria Electrosat 2000 dendari eman zioten. Jesus Barriusok jaso zuen Bibi Gonzalezen eskutik.
2005 urteko sariak banatu ondoren, lehiaketan parte hartu duten gainontzeko komertzioek –aurten hamabost izan dira– oroigarri bana jaso zuten.
Sari banaketa ekitaldia amaitzeko, Iñaki Mujikak eskerrak eman zizkien partehartzaile guztiei.•