Eguberrietako sukaldaritzako jardunaldiak jarraipena izango du

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Aurtengo edizioan aldaketak izan dira, baina ikusle kopurua mantendu egin da
Eguberrietako sukaldaritza erraza jardunaldiak jarraipena izango du, horrela adierazi zuten atzo goizean Araeta jatetxean egindako laugarren edizioko balorazioan.
Abenduan egin ziren jardunaldietan inoiz baino aldaketa gehiago izan ziren. Formatua mantendu arren –adituek etxea dekoratzeko eta errezeta errazak egiteko aholkuak ematen jarraitu zuten– orain arte sekula gonbidatu gabeko bi jatetxeetako sukaldariak izan genituen gure artean: Araetako Garikoitz Beitia eta Iñaki Zumelaga, eta Urnietako Oianumeko Juan Jose Iribar eta Jose Ferrero, hain zuzen.•
Aldaketak aldaketa, lau egunetan bostehun herritar inguru bildu zirela azpimarratu zuten, “jardunaldiak duen indarraren seinale”.
Herritarrek egiten duten harrera hori ikusita, Udalak jardunaldiak jarraitzeko “ahalegina egiten jarraitu behar duela” adierazi zuen Iñaki Mujika alkateordeak.

Oroigarri banaketa
Balorazioa amaituta, Udal ordezkariek sukaldariaren irudia ordezkatzen duen oroigarri bana eman zieten jardunaldietan parte hartu zuten jatetxeei eta Ormazabal lore-dendari egindako lana eskertuz.