Eguberrietako Haur Parketik Martin Berasategi jatetxera

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Eguberrietako Haur Parkera seme-alabekin joateagatik hamar herritarrek Martin Berasategi jatetxean bi lagunentzako otordua egiteko aukera izango dute. Michelin enpresaren laguntzarekin egindako zozketa da, eta joan den asteazkenean Jose Mari Urdanpilletak, Pedro Rodriguez Michelingo Komunikazio Arduradunak eta Ramon Acosta Juanjo Marante GKEko ordezkariak honako izen hauek atera zituzten kutxatik: Maria Rapido, Agustina Iñigo, Carmen Vegas, Garbiñe Txurruka, Mila Platero, Diego Torres, Eneko Urtiz, Eusebio Irurieta, Loli Razkin eta Letizia Galardi. On egin!•