Gabonetako pinuak

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Aurreko urtean bezala, aurten ere ez da pinurik jaso
Aurreko urtean gertatu bezala, aurten ere Udaleko langileek ez dute Gabonetako pinurik jaso. Udalak urtero antolatzen duen bilketa da hori, pinuak berriro landatzeko. Bi egun zehaztu zituzten herritarrek pinuak uzteko, urtarrilaren 9a eta 10a, baina horretarako egokitutako guneetan ez dute bat bera aurkitu.
Arduradunek adierazi digutenez, azken urteotan geroz eta pinu gutxiago jaso dituzte “halako pinu gutxi erabiltzen direlako eta utzitakoak lapurtzen dituztelako”.