Polizia operazioa

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du Zumaburun
Polizia Nazionalak Camaleon-Genesis operazioaren barruan 28 urteko marokoar bat atxilotu zuen joan den asteartean. Atxiloketa goizeko 10:00ak aldera izan zen, Erribera kaleko 1go zenbakian, alokairuan bizi zen etxean, eta atxilotuak sukaldari lanak egiten zituen herriko taberna batean.
Lasarte-Oriako atxiloketa ez zen bakarra izan, Villanoban eta Madrilen beste hamaika pertsona atxilotu baitzituzten. Barne Ministerioak emandako informazioaren arabera, atxilotuak islamiar terrorismoarekin erlazionatuta daude, eta atentatu suizidak egiteko kaptazioaz arduratzen ziren.