Elkartasun kanpaina

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Astebururako produktu bilketa eta jaialdia iragarri dute
Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak Piztu itxaropena kanpainaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu astebururako. Larunbatean Urbil merkatal gunean izango dira, azukrea, konpresak eta atuna biltzen. Horretaz gain, musika jaialdi bikoitza antolatu dute Trintxerpeko Moganbo aretoan. Gaur eta bihar kontzertuak izango dira, iluntzeko 21:00etatik aurrera, eta irabaziak errefuxiatu kanpamenduetara bidaliko dituzte.
Bestalde, Lasarte-Oriako supermerkatuetan azkeneko bi asteetan egindako bilketa amaitutzat eman dute. Orain, abenduaren 20a bitartean ikastetxeetan jasoko dituzte.