Bertso-eskolakoen saioa Zabaleta auzoan

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Saio berezia eskainiko dute bertso eskolakoek Zabaletan. Lehendabizi, 20:00etan, bertso eskola bat nola egiten den azalduko dute. Ordubeteko saioa izango da, eta jarraian bertso saioa eskainiko dute. Besteak beste, bertan izango dira Unai Muñoa, Amaia Agirre edo Zigor Iriondo. Amaitzean afari-merienda egingo dute.

Urtarrilaren 13an, 20:00etan Zabaleta auzoan.