Hirigintza eta ingurugiroa izango dituzte hizpide Herritarren Foroko azkeneko saioan. Besteak beste, honako esparru hauek jorratuko dituzte: zarata akustikoa, ura, energia, errekurtso naturalak, trafiko arazoak, kutsadura. etab.
Herritarren Foroa Tokiko Agenda 21 eratzeko egiten ari dira, eta Udal ordezkariek heritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hirugarren Foroa kulturetxeko hitzaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.