Oharrak

Txintxarri 2006ko urtarrilaren 13a

Zabaleta Auzolan
Gaur iluntzerako antolatu duten Bertso Afari-merienda egiteko auzotarrei eta bertaratu nahi duten guztiei etxetik jakiak (tortilla patatak, urdai-azpikoa, txorizoa, bizkotxoak…) eraman behar direla gogorarazi nahi dute. Kafea eta edaria elkarteak jarriko ditu.

Lasartearra Elkarteko Batzar Orokorra
Zuzendaritza Batzordeak dei egiten die bazkide guztiei igandean, urtarrilaren 15ean, egingo den urteko Batzar Orokorrera. Elkartean bertan izango da, goizeko 10:30ean –bigarren deialdia 11:00etan egingo da–.

Emakumezkoen Zentro Zibikoa
Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroen bigarren txanda urtarrilaren 16an hasiko da. Izena emateko epea urtarrilaren 2an hasi zen eta gaur bukatuko da. Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko Zentro Zibikoak Donostia etorbideko 5. zenbakian duen egoitzan edo 943 363958 telefono zenbakian egin daiteke 09:30etatik 13:30etara edo 15:00etatik 20:00etara. Jarduera batean izena emateagatik 31 euro ordaindu behar dira; bi jarduerengatik, 37; hirugatik, 40 eta lau edo gehiagogatik, 43.

ETB1en deialdia
Kike Amonarrizek aurkeztuko duen Mihiluze programa berrirako 18 urtetik gorako lehiakide "umoretsuak, berritsuak eta drogosoak" behar dituzte. Hiruko taldeak behar dute izan, eta animatuz gero, programako arduradunekin jarri behar duzu harremanetan 943 011784 telefonoan edo mihiluze@eitb.com helbide elektronikoan.

Elkartasun kanpaina
Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak errefuxiatuen kanpamentuetara elikagaiak eta produktu higienikoak jasotzeko kanpaina martxan da. Bi zatitan banatu dute: abenduaren 26tik urtarrilaren 13ra arte herriko supermerkatuetan –Super BM, DIA, Eroski City eta Michelingo kooperatiban– jasoko dituzte, eta urtarrilaren 11tik 20ra bitartean, ikastetxeetan. Helduen Hezkuntza Iraunkorreko egoitzan eta Zentro Zibikoan ere jasoko dituzte. Era berean, urtarrilaren 14an Urbil merkatal gunean jasoko dituzte.

Erretzeari uzteko ikastaroa
Udaleko Sanitateko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Departamentuak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du. Kulturetxean egingo da, eta ordu eta erdiko sei saio izango dira, 19:00etatik 20:30etara. Izen-ematean 30 euro ordaindu behar dira. Ikastaroan izena emateko epea datorren urtarrilaren 23an zabalduko dute, eta otsailaren 27ra arte zabalik egongo da. Izen-ematea KIUBen egin behar da.
Herritarren iradokizunak jasotzeko postontziak
Udalak herritarren iradokizunak jasotzeko postontzi berdeak jarri ditu Udaletxean, Kulturetxean, Kiroldegian, eta Zaharren Egoitzan. Gogora dezagun Tokiko Agenda 21ean lantzen diren gaiak oinarrizko zerbitzuak, ekonomia eta garraioa eta hirigintza eta ingurugiroa direla.

Galdutako objektuak
Honako gauza hauek dituzte jasoak Udaltzainen bulegoan: poltsikoko telefono bat, bizikleta txiki bat, hortz protesia, zilar koloreko belarritakoa, betaurreko graduatuak, emakumezko bi eskumuturretako erloju eta ume-seilua. Jabeak direla egiaztatzen dutenek hilabeteko epea izango dute dagokien objektua jasotzeko. Objektu horiek ikusteko ordutegia honakoa da: 9:00etatik 13:00etara.