Eusko Alderdi Jeltzaleak Euskal Nortasun Agiria eskuratzeko tramitazioa erraztu nahi die herritar guztiei. Agiria lortzeko bete behar den fitxa eskuratzeko 656 789391 edo 943 371399 telefono zenbakietara deitu edo eaj_lasarte@yahoo.es helbide elektronikora idatzi behar da.
Fitxa bete ondoren, letra larriz egin behar da, norberaren sinadura, argazki bat eta edozein agiriren fotokopia –alderdikide txartela, Osakidetzakoa…– atxiki behar dira. Dokumentu horiekin ordainagiria bidali behar da helbide honetara: GBB. Hernani 15, 20.004 Donostia. Hori egin ondoren, etxean korreoz jasoko duzu.