Oztopo musika taldea seigarren sailkatu zen Euskadi Gazteak antolaturiko maketa lehiaketan. Taldekideek adierazi digutenez, lau abestiko maketa aurkeztu zuten eta ezustean harrapatu ditu lorturiko seigarren postuak.
Berrehun maketa inguru aurkeztu zituzten lehiaketara, eta antolatzaileek aurretiko hautaketa bat egin zuten hogeita bi finalistak aukeratzeko. Tartean lasarteoriatarren lana zegoen. Hala ere, maketarekin ez ziren oso gustura geratu, moldaketak egiteko astirik gabe aurkeztu behar izan zutelako.
Saririk jaso ez duten arren, lehiaketak ezagutzera emateko balioko diela uste dute eta euren kabuz zortzi abestiko maketa grabatzeari ekingo diotela adierazi digute.•