Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Danok Kidek antolatuta, astelehenean eman zioten hasiera hilabete osoan luzatuko den Giza Eskubideei buruzko zine foruma. Haurtzaroaren gaiaren harira, “En el mundo a cada rato” dokumentala ikusi zuten lehenik eta behin jarraian filmeari buruzko tertulia egiteko. UNICEF elkarteko Nagore Gorostiza izan zen aurkezlea. Zine forumarekin jarraituz, martxoa amaitu bitartean astelehenero egingo dituzte saioak. Datorren astelehenean Inmigranteen eskubideak izango dituzte hizpide eta “Poniente” pelikula ikusiko dute.