Joan den asteburuan Espainiako judo txapelketa jokatu zen Madrilen eta Eneko Aranburu bigarren sailkatu zen. Lehenengo konbatean erraz nagusitu zen Kantabriako judoka baten aurka. Bigarren borrokaldia Kanariar Uhartetako aurkaria menderatu zuen eta final erdietan gauza bera egin zuen madrildar batekin. Finala Gaztela-Leongo judoka baten aurka galdu zuen. Lortutako balentriari esker, Espainiako selekzionatzaileak nazioarte mailan lehiatzeko aukeratu du Eneko.
Bestalde, Arrate Oiartzunek ere zilarrezko domina eskuratu zuen Granadan jokatutako Espainiako Borroka txapelketan.