Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ETAko partaide izatearen akusaziopean 2002ko martxoaren 25ean Guardia Zibilak Egia auzoan atxilotu zutenetik bost urte igarotzeko bi egun falta direnean, Uxua Olalla aske utzi dute gaur goizean. Bost urte hauetan, Madrilgo, Avilako eta azken boladan Villabonan (Asturias) eduki dute eta gaur arratsaldeko 18:00etan Lasarte-Oriara iritsi denean zain zituen senide eta lagunak. Ongi etorri xumea baina beroa eta hunkigarria izan da eta alboko argazkian ikusten den moduan, lagunek “ongi etorri” hitzak dituen atariko alfonbra oparitu diote.