Ostiral arratsaldean Ttakun Kultur Elkartearen XV. Batzar Nagusia ospatu zen Landaberri BHI ikastetxean. Bertan bildu ziren hogei eta bost inguru bazkidek, 2006 urtean egindakoaren eta 2.007 urte honetarako asmoen berri jasotzearekin batera, Zuzendaritza Batzordea onetsi zuten.
Gai-zerrendan lau ziren gaiak; 2006 urteko diru-kontuen azalpena, 2006 urtean zehar egindakoaren balorazioa, 2007 urteko egitasmoaren azalpena eta 2007 urterako aurrekontuaren onarpena. Ez zen ustekabekorik izan eta bazkideek aho batez ontzat eman zituzten bertan azaldutakoak.