Juan Mari Iradi Euskarako Batzordeko Lehendakaria, Marifer Gorostiza Udaleko Euskara Teknikaria eta Aresmar, Biona eta Eroski (Michelingoa ez zen bertaratu) arrandegietako ordezkariak bildu zituen zozketarekin eman zioten amaiera atzo Eska ezazu arraina euskaraz kanpainari.
Orotara Buruntzaldeko sei udalerrietako hogei eta bat arrandegik hartu dute parte egitasmoan eta arrandegi bakoitzeko 50 euroko hiru sari banatu dituzte. Lasarte-Oriako arrandegiei dagokienez, Milagros Zubeldia, Miren Urdanpilleta, Txelo Yurramendi (Aresmar); Ana Maria San Jose, Sara Carte, Inmaculada Gonzalez (Biona); Haizea Elvira, Zuriñe Lasarte, Rikardo Izaga (Eroski); Idoia Pikabea, Leire Pikabea, Arantza Gracia (Michelin) dira saria eraman duten bezeroen izenak.