Futbol partida futbol gizona omentzeko

Txintxarri 2007ko maiatzaren 6a

Gaur, Michelingo berrirekitze ospakizunen barruan, Samuel Rinconi omenaldia egin diote Lasarte-Oriako Udaletxeak. Samuel Rinconek Lasarte-Oriako hainbat futbol talde entrenatu eta sustatu zituen, hala nola, Extremadura etxekoa, Sasoeta ikastetxekoa edo LOKE.
Partida hasi baino lehen Ana Urchueguia alkatesak eta J.M. Urdanpilleta kirol zinegotziak, Samuel Rinconen arrebari plaka bat eman diote omenaldiaren oroigarri gisa. Ostean, arrebak ohorezko sakea egin eta norgehiagoka hasi da. F-8ko partidan, Samuelek entrenatutako jokalariek osatutako bi taldeek jokatu dute aurrez-aurre.